2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

31. astea | mintegia prestatzen

31. astea (2019/04/17) mintegirako eginda ekarri behar dena

Fitxategiak lantzeko hainbat baliabide gure eskura daukagu. Fitxategien baliabideak ezagutzeko adibideak prestatu dira. Adibideak exekutatu aurretik hiru iruzkin:
  1. Fitxategi hauek zenbaki osoak gordetzen dituzte.
  2. Fitxategiak gordeko dituen C:\Tokia izeneko karpeta sortu zure konputagailuan.
  3. Adibideak ordenez exekutatu eta landu itzazu.
Adibide-ariketak:
  • 1FitxategianGorde.pas fitxategi bat sortu Rewrite prozeduraren bitartez, hamar datu idatzi fitxategian, eta bukatzeko fitxategiaren edukia pantailaratu.
  • 2FitxategiaIrakurri.pas existitzen den fitxategia zabaldu Reset prozeduraren bitartez, eta dituen hamar elementuak pantailaratu.
  • 3FitxategiarenExistentzia.pas fitxategi existitzen den ala ez aztertu FileExists funtzioa erabiliz, funtzio honek SysUtils unitatea behar du, horregatik programaren hasieran USES SysUtils agindua derrigorrezkoa da.
  • 4FitxategiaEOF.pas fitxategiaren erakuslea fitxategiaren bukaeran dagoenean EOF funtzio boolearrak TRUE itzultzen du, End Of File egia baita.
  • 5FitxategiaSeekFilePos.pas hurrengo idazketa ala irakurketa fitxategiaren zein posiziotan gertatuko den Seek prozedura eta FilePos funtzioarekin bermatuko dugu, fitxategiak zenbat elementu dituen ezagutzeko FileSize funtzioa erabil daiteke.
  • 6FitxategiaMoztu.pas zabalik aurkitzen den fitxategia moztu Truncate prozeduraren bitartez, erakusleak adierazten duen posiziotik aurrerako datuak galduz.
  • 7FitxategiaEzabatu.pas itxita aukitzen den fitxategia ezabatu Erase prozeduraren bitartez, fitxategia diskotik ezabatuko da.
  • 8FitxategiaBerrizendatu.pas itxita aukitzen den fitxategiari bere izena aldatu Rename prozeduraren bitartez, fitxategia diskotik ez da desagertuko baina izen berri bati esker atzitu ahalko dugu.
  • 9FitxategiakEtaParametroak.pas prozedura eta funtzioetara fitxategiaren izena pasatuko da; azpiprograman definituko da FILE datu-motatako aldagaia, azpiprogramaren hasieran Assign egingo da, gero Reset/Rewrite (bietariko bat, egoerari dagokiona), gero datuekin lan egingo da (Read/Write) eta azpiprogramaren azkenean fitxategia itxi beharko da Close bat erabiliz.

Fitxategien baliabideak ezagutzen ditugularik, fitxategiekin trebatzeko adibideak prestatu dira. Adibideak exekutatu aurretik hiru iruzkin:
  1. Fitxategi hauek erregistroak gordetzen dituzte.
  2. Fitxategiak gordeko dituen C:\Datuak izeneko karpeta sortu zure konputagailuan.
  3. Adibide guzti hauek FITXATEGIEN GAINEKO ERAGIKETAK atalean dauzkazu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina