2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

22. astea | edozein triangeluaren azalera

Programa bat inkrementalki garatzen

22. astea | triangeluaren azalera  ariketa gogoratu eta osatu: XOY lehen koadranteko triangelu bat bere ABC erpinen bitartez definiturik dator (erpinen koordenatuak zenbaki errealak dira). A puntua eta B puntua lotzen dituen AB lerroa edozein izan daiteke: bertikala, horizontala edo zeiharra.

A, B eta C sarrerako datuek bete behar dituzten baldintza bakarrak hiru dira:
  • A, B  eta C puntuak lehen koadrantean kokaturik daude
  • A eta B puntuak ez direla bat
  • C puntua ez dagoela kokaturik AB segmentuaren zuzenean
Triangeluaren azalera kalkulatzeko 4 urratsetan egingo dugu:
  1. Emanik A puntua eta B puntua, AB zuzena lortu eta bere izaeraren arabera (bertikala. horizontala edo zeiharra) erabaki hurrengo urratsak nola burutuko diren
  2. Emanik C puntua, AB zuzenari dagokion lerro perpendikularra C puntuan lortu
  3. AB zuzena eta bere perpendikularra C puntuan ditugula, lerro biren ebakidura kalkulatu (P puntua lortu)
  4. Erpinen arteko AB distantzia eta puntuen arteko CP distantzia kalkulatu ondoren azalera zehaztu


Programaren barne-antolaketa

Emanik A puntua eta B puntua, programak hiru atal izago ditu. Honako hiru atal hauek:
   BEGIN
      ...
      ReadLn(rAx) ;
      ReadLn(rAy) ;
      ReadLn(rBx) ;
      ReadLn(rBy) ;

      IF rAx = rBx THEN  (* AB segmentua bertikala denean *)
      BEGIN
         ... 1. ATALA
      END
      ELSE  (* AB segmentua bertikala EZ denean *)
      BEGIN
         IF rAy = rBy THEN  (* AB segmentua horizontala denean *)
         BEGIN
            ... 2. ATALA
         END
         ELSE (* AB segmentua zeiharra denean, ez bertikala ez horizontala *)     
         BEGIN
            ... 3. ATALA
         END ;
      END ; 
      ...
   END.



Programaren zenbait exekuzio

Hauxe izan daiteke programaren balizko exekuzio bat, AB segmentua bertikala denenan:

Hau izan daiteke programaren balizko exekuzio bat, AB segmentua horizontala denenan:

Eta hauxe izan daiteke programaren balizko beste exekuzio bat, AB segmentua zeiharra denenan:

AB eta CP bi segmentuen luzera ezagutzean, triangeluaren azalera berehala lor daiteke. Ariketa osatuago honen programa exekutagarria Triangelu_5.exe hartu eta hura exekutatuz programaren logika zein den ulertu.


    Iturburu-programa

    Autoebaluazioa dela eta, hau da lau urratsei eta edozein triangeluari dagokien...


    iruzkinik ez:

    Argitaratu iruzkina