19. astea (2019/01/23) mintegian egindakoa
- Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean ez etorriak:
- Ikasle guztiak etorri dira.
- Irakasgaiaren antolaketa berretsi dugu.
- Makina digitalen egitura aipatu dugu:
- Hardwarea.
- Sistema eragilea.
- Aplikazioak.
- Proiekzio kanoia hartu eta ondokoak egin ditugu:
- https://informatika--2018-19--32-2.blogspot.com/ bloga erabiliko dugula esan dugu.
- eGela web zerbitzuan sartu gara, eta aipatu dugu Dev-Pascal konpiladorea bertatik jaso daitekeela etxeko ordenagailuetan instalatzeko (ahalik eta lasterren egitea komeni zaizu).
- Proiektuaren taldekideak nola aitortu beharko duzu, eta horrekin batera...
- ...proiektuaren deskribapen laburra artikulua irakurriz mintegiko lana zertan izango denaren ideia bat egitea eskatzen zaizu.
- Laborategian ez dugu egin, baina Moodle gela birtualera sartu eta Partaideak estekaren bitartez gelako kideak ezagutu ahalko dituzu.
- Etxean egin dituzun programak laborategira ekartzeko, edo alderantziz, laborategiko ordenadorean garatutakoa etxekora eramateko, bide desberdinak daude eta ene ustez jarraian deskribatzen diren lehen biak hirugarrena baino egokiagoak dira, edozein kasutan transferitu behar dituzun fitxategiak iturburu-programak dira (.pas luzapena dituzten fitxategiak):
- Google Drive erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz.
- DropBox erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz.
- ePosta erabili zure buruari mezu bat bidaliz eta programak mezuari erantsiz.
- Programa bat egiteko eman beharreko 3 urratsak Editatu>Konpilatu>Exekutatu aipatu dut, horrekin batera Konpiladorearen ingurunea ikusi dugu.
- Klasiko bat den Kaixo mundua!!! programa egin ondoren, bere parekoa den 19. astea | pantailaren zabalera izeneko programa zuk egitea eskatzen zaizu.
- Blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikulutik abiatura LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak lantzen dituen programa.
- Blogean argitaratutako 19. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko artikulutik abiatura IndarGrabitatorioa programa egin dugu: zenbaki errelak lantzen dituen programa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina