2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

Editatu > Konpilatu > Exekutatu

Konpiladore baten lana itzultzailearena da, hots, guk idatzitako programa (goimailako lengoaian idatzitakoa) makinak ezagutzen duen lengoaiara (behemailako legoaiara) itzultzea. Urratsak hiru dira eta bakoitzeko irudi bat erakusten da:

programa idazteko editorea abian jarri eta .pas luzapena duen fitxategia lortu

 programa konpilatu eta .exe luzapena duen fitxategia lortu

 .exe luzapena duen fitxategia exekutatu



Beraz, ariketa bati aurre egiteko lehenik zer eskatzen diguten, ariketaren enuntziatua, ulertu behar dugu (0 urratsa izango litzateke). Ondoren programazio-lana letorke (gorago aipatu ditugun 1 eta 2 urratsak) eta bukaeran lortutako programa exekutatzea (gorago aipatu den 3 urratsa). Grafikoki honelaxe adieraz daiteke:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina