Gero programari dagokion goiburukoa dago, goiburukoa PROGRAM hitz erreserbatuarekin hasten da eta ';' baten bitartez bukatzen da, bien bitartean programa izendatzeko identifikadore bat aukeratuko dugu (adibidean hautatu den identifikadorea LaukizuzenarenAzalera da. Goiburukoaren zatia kontsidera dezakegu {$MODE TP} da, izatez konpilazio-agindua da eta horren bitartez eskatzen zaio konpiladoreari bere lana nola burutu behar duen.
Ondoren, azpiprogramen blokea dago (adibide honetan bloke hau indargabeturik aurkitzen da). Azpiprogramak bukatzean programa nagusiaren deklarazioen atala dator VAR hitz erreserbatuaren bitartez adierazten dena, eta deklarazioen ostean programa nagusiaren aginduak datoz.
Aldagaien deklarazioa eta gero programa dator, azpiprogramekin kontrajarriz programari "programa nagusia" esango diogu. Programa nagusiaren aginduak lerroka idazten dira eta aginduaren bukaera adierazteko ';' karakterea idatzi behar da. Programa nagusiaren aginduek sekuentzia hau jarraitzen dute:
- Datuak jaso, adibidean iAltuera eta iOinarria aldagaien balioak
- Datuak prozesatu edo datuekin kalkulu bat egin, adibidean iAzalera aldagaiari balio bat esleitu
- Emaitzak erakutsi
Aurreko programa errepikatu baina triangelu baten azalera kalkulatzeko. Ondoko hamar esleipenetatik zein (edo zeintzu) dira egokiak azaleraren kalkulua burutzeko? Ikusi aldagai batzuk INTEGER datu-motakoak direla eta beste batzuk REAL datu-motakoak direla:
1) iAzalera := iAltuera*iOinarria / 2;
2) iAzalera := iAltuera*iOinarria/2;
3) rAzalera := (iAltuera*iOinarria) / 2;
4) iAzalera := iAltuera * (iOinarria/2);
5) iAzalera := iAltuera*iOinarria DIV 2;
6) rAzalera := iAltuera*iOinarria/2;
7) rAzalera := (iAltuera*iOinarria) / 2;
8) rAzalera := (rAltuera*rOinarria) / 2;
9) rAzalera := rAltuera*rOinarria DIV 2;
10) iAzalera := rAltuera*rOinarria/2;



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina