2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

20. astea | zenbakia pantailaren erdian

Programa honek zenbaki oso bat idatziko du pantailaren erdian, ZENBAKIA hitzaren azpian. Pantailan idatzi beharreko zenbakia 2 edo 4 digitu izango ditu, baina edozein kasutan pantailaren erdia idaztea eskatzen da.

Programak bi datu eskatuko dizkio erabiltzailearei. Batetik, idatzi behar den zenbakia; eta bestetik, idatzi beharreko zenbaki horrek zenbat digitu dituen (2 edo 4). Adibidez, hauek izan daitezke lau zifrako zenbaki bat ematean aterako litzatekeen emaitza eta kokapenaren eskema:
          1         2         3         4         5         6         7         8
 12345678901234567890123456789012345678901234567890123456789012345678901234567890
                                     ZENBAKIA                                    
                                       6295                                      

Eta hauek izango lirateke programa beraren emaitza zenbakia bi zifratakoa izetean:
          1         2         3         4         5         6         7         8
 12345678901234567890123456789012345678901234567890123456789012345678901234567890
                                     ZENBAKIA                                    
                                        81                                       

Jakin ezazu ere, testu-pantaila batean gehienez 80 zutabe daudela, hots, pantailaren zabalera 80 karakterekoa dela. Eskatzen den programaren funtzionamendua ulertze aldera ESL_01.exe programa exekutatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina